Herriko diagnostikoa aurkeztuko dute San Pedron

kaiko herrera

Garraioa ere aztertu dute diagnostikoan.

Pasaian bukatzear da Tokiko Agenda 21 prozesuaren barruko lehen fasea. Udalerriko diagnostikoa egina dago, eta berau herritarren aurrean aurkeztea baino ez da falta. Datorren astean izango da aurkezpena, hilaren 10ean, asteazkena, San Pedroko udal aretoan, 19:00etatik aurrera. Aurkezpenak ordu eta erdiko iraupena izango du.

Udal arduradunek gogorarazi dutenez, iraunkortasunaren aldeko apustua sendotzeko asmoarekin abian jarri zuen Pasaiako Tokiko Agenda 21 egiteko prozesua. Diagnostikoa osatzea izan da lehen jarduna eta horretarako ingurumena, gizarte gaiak eta ekonomiari lotutakoak hartu dituzte kontuan. Iazko urrian egin zituzten parte hartze saioak, herritarrekin indargune eta ahulguneak zehazteko, eta gerora diagnostikoak txertatu dituzten ekarpenak txertatzeko.

Udalak jakinarazi duenez, parte hartze saioetan bi gai nabarmendu ziren: batetik, udalerriko identitate falta, eta hori indartzeko barrutien arteko mugikortasuna hobetu beharra, eta bestetik, portua eta herriaren arteko harremana hobetu beharra.

Gaiaren gaineko informazio gehiago nahi izatekotan, posta elektronikoz idatzi daiteke.

 

 

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend