Arrakasta handiz egin dute azkena izateko helburua duen bertso saioa

Etxerat-ek antolatuta, bertso saioa egin zuten atzo Elorsoron; 1.400 lagunek bete zuten kiroldegiko kantxa
etxerat bertso saioa

Elorsoroko kantxa eta harmailak bete zituzten bertsozaleek.

Giro bikaina sortu zen atzo Elorsoro kiroldegian. Etxerat elkarteak urtero antolatzen duen Elkartasun Bertso Saioaren 2018ko ekitaldia izan zen atzokoa. Iraungitze data izatea nahi duen saioa da, antolatzaileak azkena egiteko irrikitan daudelako.

Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko zortzi finalistetatik zazpi igo ziren oholtza gainera —Unai Agirre falta zen—. Zortzikotea osatzeko, Alaia Martin oiartzuarra gonbidatu zuten. Amaia Agirre aritu zen gai jartzaile lanetan.

Serio antzean hasi zen saioa. Iaz espetxea utzi zuen Xabier Aranburu preso ohiak Agirre lagundu zuen, eta presoei buruzko gaiarekin jarri zuen. Ondoren ariketan, motxiladun haur batek markatu zuen bidea. Ondoren, umoreari tarte handiagoa utzi zioten. Herriko bertso eskolako hiru haurrek gai-jartzaile lanetan aritzeko aukera izan zuten.

Elorsoro bete zuten 1.400 entzuleek asko gozatu zuten, finaleko urduritasun eta presiorik gabe. Bertsolariek entzuleen gogoa ederki ase zuten.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend