Igandean hasiko da Gipuzkoako Batel Liga, Pasaian

Batelak, arrauna, badia, batel

Itsasoak baimentzen badu kanpoalderantz irtengo dira batelak.

Trintxerpeko Illunbe Arraun Klubak antolatuko duen estropadarekin abiatuko da igandean Gipuzkoako Batel Liga. 10:30ean hasiko da estropada, eguraldiak baimentzen badu,  Torreatzetik irten eta bokale alderantz.

Urtero legez hamaika kolorez beteko da badia. Hernani, Tolosa, Getaria, Zarautz, Orio, Zumaia, Ur-Joko, Donibane, San Pedro, Trintxerpe eta Hibaikako kategoria guztietako ontziak ariko dira lehian.

11 jardunaldi

Aste honetan hasiko den Liga apirilean bukatuko da, Pasaian baita ere, apirilaren 14ean eta15ean jokatuko dela bertan Gipuzkoako Batel Txapelketa, Sanpedrotarra Arrraun Klubak antolatuta.

Bien bitartean, beste hamar estropada izango dira jokoan, horietatik hiru Pasaian.

estropada eremua

Igandeko estropada eremua.

Egutegia

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend