Bazkaria eta erromeria antolatu dituzte, Joxean Etxeberriari harrera egiteko

Pasa den ostegunean egin zioten lehen harrera; hilaren 27an Madalensoro bete nahi du Kalera, kalera-k
joxean etxeberria harrera

Joxean Etxeberria, Oiartzunera iritsi eta ordu gutxira.

Hamar urteren ondoren, Joxean Etxeberriak espetxea utzi zuen pasa den ostegunean. Lehen harrerak egin zizkioten, Sorian bertan —goizean— eta Oiartzunen —arratsaldean—. Orain, harrera egokiago bat egin nahi diote. Kalera, kalera-ren egutegian hilaren 27a gorriz markatuta dago.

Madalensoro pilotalekua aukeratu dute harrera egiteko, eguraldiak eragingo ez duela bermatzeko. Horrela, 12:00etan ekitaldi politikoa egingo dute bertan. Bi ordu beranduago hasiko da bazkaria. Horretarako txartelak salgai daude, Kastro tabernan zein Mendiburu kaleko txokolategian. Hamabi euroko prezio orokorra izango dute, baina ikasle eta lanik gabe daudenek zortzi euro ordaindu beharko dute. Haurrentzako txartela debalde izango da, baina txartela hartu beharko dute baita ere.

Bazkariaren ondoren, musika eta dantzarentzako aukera egongo da, Iratzar taldeak gidatuko duen erromerian.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Hitza gurea da

 

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend