‘Gelditu zaitezte gurekin’, Lezoko urteko lehen literatura solasaldian

literatuta.lezo

Ane Mayoz da euskarazko taldearen gidaria.

Otsailaren 28an egingo dute Lezoko Andreone Udal Liburutegian 2018ari dagokion euskarazko lehen literatura solasaldia: Ana Malagon idazlearen Gelditu zaitezte gurekin lana xehetzeari ekingo diote. 18:30ean hasiko da bilkura, eta Ana Mayozek gidatuko du.

Aurretik jaso behar da liburua, irakurri eta aztertzeko, herriko liburutegian bertan. Hori egiteko azken eguna hilaren 31a.

Euskarazko solasaldien hurrengo hitzorduak honakoak dira:

  • Apilaren 25ean: Alaine Agirreren Odol mamituak lanarekin solasaldia. Izena emateko eta liburua jasotzeko azken eguna: martxoaren 28a.
  • Urriaren 31n: Miren Gorrotxategiren 33 ezkil lanarekin solasaldia. Izena emateko eta liburua jasotzeko azken eguna: irailaren 28a.
  • Abenduaren 12an: Urt Zubiaurreren Izenik gabeko lurrak lanarekin solasaldia. Izena emateko eta liburua jasotzeko azken eguna: azaroaren 30a.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend