[Bideoa] Motxiladun umeak, ‘Ur Handitan’ saioan

Gogorza eta Arrieta larri gaixo dauden preso oreretarren aldeko manifestazioan Bilbora deitu zuten.

Ehunka kilometro egiten dituzte hilabetero. Halabeharrez, derrigortutako bidaiak dira, ama, aita, kasu batzuetan biak, edo beste senideren bat ikusteko dispertsioaren bidesaria ordaintzera derrigortzen dituzte Euskal Herriko hamarnaka haur. Euskal presoen seme-alaben errealitatea, Espainiako zein Frantziako espetxetarako bidaiek, dispertsioak, senideei ezarritako zigor gaineratuak, haur eta gazte horien bizitza nola baldintzatzen duen erakutsiko du Ur Handitan programak gaur 22:30ean hasita, ETB1en.

Xabier Madariaga aurkezleak bidaia egingo du Garirekin Algecirasko (Andaluzia, Espainia) espetxeraino. Eider Perez Aristizabal euskal preso oreretarraren semea da Gari, aita ere kartzelan du eta hilabetero, joan etorrian 2.200 kilometro egin behar ditu gurasoak ikusteko. Bere egoera berean dauden beste hainbat motxiladun umeen testigantzak ere jaso ditu Xabier Madariagak gaur gauean emango duen saiorako. Adin txikikoak ere ez direla dispertsioaren zigorraz libratzen erakutsiko dute testigantza horiek, zigor hori lehen eskutik pairatzen dutela.

Autobusak Bilbora

Larunbatean Sare Herritarrak Bilbon deitu duen nazio manifestazioaren atarian emango du Ur Handitan saioak motxiladun umeen gaineko erreportajea. Oarsaldea zein Bidasoko herrietan manifestazioan parte hartzera deitu dituzte herritarrak eta horren harira, autobusak antolatu dituztela gogorarazi dute. Bilbon egun osoko egitaraua antolatu du Sarek larunbatean 11:15ean hasita gauera arte ekitaldiak antolatu dituzte. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da La Casillatik.

Autobusak

  • Pasaian. Donibanen, Bixi Bixi elkartean, Itziar tabernan eta Ontziolan; San Pedron Antxeta elkartean; Trintxerpen, Trintxer elkartean; eta Antxon, Mimos eta Leunda tabernetan.
    Oiartzunen.Castro tabernan eta Garmendi txokolategian.
  • Errenteria-Oreretan. Landare, Sindikato, Arkaitza, Reina eta Xera tabernetan.
  • Lezon.Tiñelun.
  • Oiartzunen. Txokolategian eta Kastron.
  • Irunen. Hazian eta Elatzetan.
  • Hondarribian. WhatsAppez 688 728 655 telefono zenbakira idatzita.

(Herri guztietan egun osorako, zein manifestaziorako soilik abiatuko diren autobusak antolatuko dituzte)

Bilboko egitaraua

  • 11:15. Gizarte zibila subjektu aktibo konferentzia La Boslan. Hizlariak: Joseba Azkarraga, David Fernandez, Anais Funosas eta Mario H Calixto. Moderatzailea: Pili Kaltzada.
  • 11:00. Areatzatik Alde Zaharrera kale animazioa. Txistulariak, trikitilariak eta batukada K-Tum taldearekin.
  • 11:45. Areatzatik (karpa) kantujira, Sare kantari.
  • 12:30. Areatzan, karpan, Porrotx. Kantu, irriak, eta marrazkiak. Herri argazkia, amarekin kartzelan dauden Izar, Xua eta Haitzentzat.
  • 13:30. Areatzako karpan bertso saioa.
  • 15:00. Kontzertua. Kepa Junkera eta Sorginak, Areatzako karpan.
  • 17:30. Manifestazioa, La Casillatik abiatuta.
  • 19:45. Kontzertuak Areatzako karpan: Anita Parker eta Tximeleta.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend