Saiatu dira, baina ez dute lortu

Bigarren erasoa

Nabarmen kaltetu dute oroigarria, baina ez dute kentzerik lortu.

Pasaiako segadan hildakoen oroigarria bigarrenez erasotu dute. Hala jakinarazi du Bixi-Bixi elkarteak. Larunbata gauean izan omen da erasoa.

Argazkian ikus daitekeenez, palanka baten laguntzaz saiatu dira kentzen, eta torloju batzuk kendu dituzten arren, saiakera alferrikakoa izan da. Bixi-Bixi elkarteak aditzera eman duenez, lehen erasoaren ondoren, indartu egin zuten, eta horregatik eutsi du oroigarriak. Hala ere, kalteak nabarmenak dira.

Bixi-Bixi elkarteko kideek ahalik eta azkarren konpondu dutela iragarri dute.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend