Txilly raperoak bere lehen disko fisikoa argitaratu du

Alain Mendizabal oiartzuar gazteak 'Gauetako hitzak' diskoa argitaratu du, Orreaga Records zigilupean

Komunitate afroamerikarraren barruan sortu zen hip-hop kultura, 1970.eko hamarkadaren bukaeran. Ordutik, zabalpena mundu mailakoa da. Rap musika estiloa da kultura horren zutabeetako bat. Oiartzunen ere bota dituzte haziak eta, pixkanaka, ematen ari da fruitua.

alain mendizabal txilly

Alain Mendizabal ‘Txilly’ (Oiartzun, 1997).

Alain Mendizabalen lana —Txilly da bere izen artistikoa— da fruitu horietako bat. Orain dela bi aste argitaratu du euskarri fisikoa izango duen lehenengo diskoa: Gauetako hitzak. Bederatzi abesti ditu, eta Orreaga Records zigilupean argitaratu du. Beni eta Bengo laguntza izan du abesti banatan.

Hogei urte besterik eduki arren, beste hiru disko ere argitaratu ditu, guztiak 2016an: Preso, Irteera eta Negua. Lehenengo biek zazpina abesti dituzte, eta hirugarrenak, berriz, sei. Diskoen izenburuek agerian uzten duten bezala, Txilly euskaraz aritzen da rapean.

Lanik berriena osorik entzuteko aukera badago, Youtuben.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend