Areto futbola eta saskibaloi taldeek bukatu dute atsedena

Oiartzungo Saskilagunek Elorsoron jokatuko dute, bihar; areto futbol taldeek etxetik kanpo jokatuko dute
miren taberna-power rangers

Miren Tabernak eta Power Rangersek gaur jokatuko dute.

Herriko kirol talde guztiak atsedenetik bueltan dira. Pasa den asteburuan futbol taldeak hasi baziren, orain gainontzeko kiroletakoak hasiko dira. Areto futbol talde guztiek kanpoan jokatuko dute, eta Oiartzungo Saskilagunak etxean ariko dira.

Futbolari dagokionez, nesken talde nagusiak Zarautzen bisita jasoko du etzi. Denboraldiko bigarren partida haien zelaian jokatu zuten, eta 3-1 galdu zuen Oiartzunek. Orain mendeku hartu nahiko dute. Hori bai, Marina Agouesen baja izango dute. Izan ere, Santa Teresak fitxatu du Oiartzungo jokalari ohi zarauztarra.

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila

  • Oiartzun-Zarautz: etzi, 12:00etan, Karla Lekuonan.

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Mutriku-Oiartzun: bihar, 16:30ean, San Miguel futbol zelaian.

Emakumeen Euskal Liga

  • Elorrio-Oiartzun B: bihar, 18:00etan, Eleizalde futbol zelaian.

Gizonen Erregional Preferentea

  • Urnieta-Oiartzun B: bihar, 16:00etan, Urnietako futbol zelaian.

Emakumeen Erregional Maila. Gipuzkoako Kopa

  • Euskalduna-Oiartzun: bihar, 19:15ean, Andoaingo Ubitarte futbol zelaian.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Idiazabal BaiReformas-Oiartzun: gaur, 22:30ean, Zelaa pilotalekuan.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Gorka Margoak Makax-Miren Taberna: gaur, 22:00etan, Donostiako marinistetan.
  • Gure Txokoa-Power Rangers: gaur, 20:00etan, Berako Toki Ona kiroldegian.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzungo Saskilagunak-Hernani: bihar, 16:00etan, Elorsoro kiroldegian.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend