Euskara, nahierara

Xenpelar AEK Euskaltegiak eskaintza berria egin du.

Urte berriarekin euskara ikasteko eskaintza berria zabaldu du Xenpelar AEk euskaltegiak. Horrela, langabeentzat maila guztietako ikastaro trinkoak, hizkuntza eskakizunak ateratzeko ikastaro bereziak, eta hilabeteko berezitasuna dena, gurasoei begirako taldea. Horiek izena emanez gero, %20 baino ez dute ordaindu beharko.

Hizkuntza eskakizunak ateratzeko prestaketa ikastaroak astean bi egunetan eskainiko ditu Xenpelar AEKk, 09:00etatik 11:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. banakako tutoretza eta jarraipenak egingo ditu gainera ikasleekin. Langabeei begirako ikastaroak, berriz, otsailetik ekainera eta astelehenetik ostiralera eskainiko ditu, 09:00etatik 11:00etara. Azken hori doakoa da, baina horretarako errolda agiria (6 hilabeteko antzinatasuna beharrezkoa da), DBE Lanbideko ziurtagiria, eta nortasun agiriaren edo pasaportearen fotokopia.

Izena emateko edo informazioa eskatzeko Xenpelar AEK Euskaltegiaren egoitzara (Biteri kalea 30, 1) jo behar dute interesdunek, 943 34 02 33 telefono zenbakira deitu edo posta elektronikora mezua bidali.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend