Inkisizioak debekatu, Iraultzak erakutsi

XVI. mendeko burukoak Jantziaren Zentroan antolatu duten erakusketan.

XVI. mendeko burukoak Jantziaren Zentroan antolatu duten erakusketan.

Erakusketa berria zabalduko du bihar Iraultza Dantza Taldeak Jantziaren Zentroan. XVI. mendeko Euskal Herriko emakumeek erabiltzen zituzten burukoak erakutsiko dituzte, hamasei guztira eta  zazpi astez izango da ikusteko aukera zentroaren beheko solairuan. Hamaseietatik, lau, jantzi osoak dira, Errenteria-Orereta, Donostia, Orreaga eta Bizkaiko XVI. mendeko lau emakumeren jantziak. Gainerako hamabiak, berriz, Bizkai (8), Donibane Lohitzune (2), Getaria (1) eta Mutrikukoak (1) dira.

Buruko horiek nola egiten zituzten ikusteko aukera izango da, zumitzarekin forma eman eta ondoren, oihalez estaltzen zituzten.

Iraultzak zazpi buruko sortu ditu propio erakusketarako. Horiek egiteko informazioa, Parisko Operaren artxiboan topatu du.

Buruko horiek, garaiko eliza katolikoarentzat eskandalagarriak zirela “falikoegiak” zehaztu dute erakusketaren arduradunek, eta garaiko dokumentu eta idatzietan aipatzen denez eliza katolikoak Lapurdiko emakumeei horrelakoak janztea debekatu zien. Araua betetzen ez zuten emakumeen senar edo gurasoek isuna ordaindu behar zuten. Inkisizioaren garai ilunetan, Pierre de Lancre inkisidoreak debekatu egin zituen buruko horiek, eta sorginkeriarekin lotu zituen bere idatzietan.

Debekuak debeku, burukoa erabiltzen jarraitu zuten emakume euskaldunek.

Jantzi eta burukoekin batera, XVI. mendeko euskal emakumeen jantzien 100 grabatutik gora erakutsiko dituen pantaila jarriko du Iraultzak. Erakusketa doakoa da eta larunbatetan 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara, eta igandetan 12:00etatik 14:00etara bisita daiteke.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend