Sindikatuek asteazkeneko lan istripua salatu dute

48 urteko kamioilari bat hil zen Oiartzungo autobideko zerbitzugunean; euskal gehiengo sindikalak deituta, elkarretaratzea egin dute bertan
lan istripua

Zerbitzugunean hil zen kamioilaria.

Euskal gehiengo sindikalak deituta, gaur goizean elkarretaratzea egin dute Oiartzungo autobideko zerbitzugunean. Bertan hil zen, pasa den asteazken goizean, 48 urteko kamioilari errumaniar bat. Kabina eta atoiaren artean harrapatuta gelditu zen, ibilgailua ikuskatzen ari zela.

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta EHNE sindikatuak lan istripua gaitzetsi dute, eta horren harira, irakurketa kritikoa egin dute. Garraiolarien sektorean prekarietatea gero eta handiagoa dela salatu dute. “Azpimarragarria da garraio sektorea osatzen duten garraiolari asko autonomoak direla, baina sektorearen beste zati handi bat gidariek osatzen dute”, esan dute.

Administrazioen utzikeria ere gaitzetsi dute, azken urtetan garraiolarien bizi baldintzak ez direla hobetu esan baitute. “Ezinbestekoa da garraiolari nahiz gidarien egoera hobetzea, bai porteen prezioetan, bai lan orduetan, Europako herrialde askotan hartzen ari diren antzeko neurriak kontutan hartuz, izan ere, sektorearen zati bat prekarietatean egoteak, bestea ere, bertara bultzatzen baitu”.

Errepideetako merkantzien garraioaren prekarietatea jarri dute jomugan. “Garraiolarien eskubide eza ere nabaria da, izan ere, lana mantendu ahal izateko, askotan kargatzaileen presak, ezinezko ordutegiak, gehiegizko pisudun kargak, prezio baxuak, lan egun luzeak eta atseden eza jasan behar baitituzte. Askotan, gainera, zamaren deskarga egitera behartuak dira”.

Sindikatuek esan dutenez, garraiolarien heriotzak askotan ez dira, askotan, lan istripuen zenbakietan sartzen, baizik eta errepideetako istripuetan edo heriotza naturaletan.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend