Bigarren Mailako futbol taldea Zarautzi gailendu zaio; Saskilagunek eta Power Rangersek ere irabazi dute
[Artxiboko irudia].
Bigarren Mailako Oiartzunek ederki hasi du urtea. Atzo eguerdian, bai, jokatu ahal izan zuten jardunaldiari zegokion partida, aurreko asteburuko partida elurragatik atzeratu baitzuten. Zarautzen bisita jaso zuten, eta joaneko norgehiagokan ez bezala, oiartzuarrak nagusitu ziren atzokoan. Atsedenaldirako 3-0 ari ziren irabazten Gurutze Fernandezek zuzendutako jokalariak. Sailkapenean laugarren postuan jarri da talde urdina. Erregional Mailako nesken taldeak ere garaipena lortu zuen hasi berri den Gipuzkoako Kopan, Andoainen.
Areto futbolean, berriz, Power Rangersek bakarrik lortu zuen hiru puntuak poltsikoratzea. Beran jokatu zuten ostiral arratsean, Gure Txokoaren kontra. Nafarrek etxean jokatutako partida guztiak irabazita zituzten, eta hiru gol bakarrik jaso zituzten. Oiartzuarrek, baina, bolada horri bukaera eman zioten. Bitxikeria bezala, Gexan atezainak gol bat sartu zuen, eta Iriberri jokalariak sabelarekin lortu zuen bere kontu pertsonaleko bi goletako bat.
Saskibaloiari dagokionez, Saskilagunak bolada onean da, eta sailkapeneko bosgarren postuan dira, Hernaniri bi puntuko aldeagatik irabazi ondoren.
FUTBOLA
Emakumeen Bigarren Maila
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
Emakumeen Euskal Liga
Gizonen Erregional Preferentea
Emakumeen Erregional Maila. Gipuzkoako Kopa
- Euskalduna-Oiartzun: 1-2.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Idiazabal BaiReformas-Oiartzun: 5-4.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Gorka Margoak Makax-Miren Taberna: 2-1.
- Gure Txokoa-Power Rangers: 2-4.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzungo Saskilagunak-Hernani: 63-61.