Hastear dira Lezoko kultur lokal berria egokitzeko lanak

lezo.kulturlokala

Lokalaren egungo itxura.

Lezoko Udalak jada esleitu ditu Kale Nagusian (liburutegiaren ondoan) atonduko den kultura erabilerarako lokalaren lanak: Nigurko enpresak hartuko du lanen ardura, 82.506 euroko aurrekontuarekin. Udalak zehaztu du datozen egunetan hasiko direla lan horiek, eta enpresak 15 asteko epea izango du horiek egiteko. Beraz, apirilerako lanak bukatuta izatea espero da.

Lokal horretan herriko kultur eragileek entseatzeko eta materiala gordetzeko tokia izango dute. Udalak haiekin batera adostu du zer nolako banaketa izan behar zuen aretoak. Hala, erabileraren araberako gune ezberdinak izango ditu, horietan zorua erabilera horren baitakoa izanik. Komunak eta elektrizitate instalazio egokia ere egingo dituzten bertan. Leiho berriak jarriko dituzte, eta bi sarrera izango ditu lokalak.

Arte eszenikoei bideratutako aretoa izateaz gain, Kale Nagusiari bultzada emateko asmo du egitasmoak, “udal gobernuarentzat ezinbestekoa da tokiko taldeek egiten duten lana, eta eskaintzen dituzten jarduerak babestu eta sustatzea. Lan izugarria egiten dute herriaren eta herritarren alde”.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend