Aholkularitza juridiko eta psikologikoa eskainiko du Bekoz Bekok

bekoz beko

Iaz inauguratu zuen egoitza Bekoz Bekok eta dinamika handiko gunea da jada. Irudia inaugurazioaren egunekoa da.

Pasaiako Bekoz Beko emakume taldeak bi zerbitzu berri eskainiko ditu. BRA abokatu kabinetearekin hitzartutako elkarlanari esker, aholkularitza juridiko integrala eskainiko die hala behar duten emakumeei, doan. Interesdunek ostegunetan jo dezakete emakume taldearen egoitzara, 16:00etatik 18:30era.

Horrez gain, Mari Angeles Alvarez psikologo pasaitarrak, informazio eta aholkularitza psikologikoa eskainiko du. Astelehenero izango da psikologoa Bekoz Beko taldearen egoitzan, 18:00tatik 19:00etara.

Bi zerbitzuak otsailetik aurrera izango dira martxan. Informazio gehiagorako Bekoz Bekoren egoitzatik pasa edota 679332411 telefono zenbakira deitu.

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend