Preso eta iheslarien gizarteratzeari buruz ariko dira, Foro Sozialak antolatuta

Hilaren 25ean hitzaldia egingo dute udaletxeko areto nagusian; Juan Karlos Ioldi Harrera elkartekoa eta Michael Culbert preso ohi irlandarrak hartuko dute hitza
foro soziala oiartzun

Oiartzungo ekitaldian bi gonbidatuk hartuko dute parte.

Foro Soziala bake prozesua indartzeko lanean dabil, eta ildo horretan, hitzaldia antolatu du hilaren 25erako (datorren asteko osteguna). Preso eta iheslarien gizarteratzea —eskubide zibil eta politiko guztien jabe— izango dute hizpide, eta horretarako bi pertsona gonbidatu dituzte, bata Euskal Herrikoa, bestea irlandarra.

Juan Karlos Ioldi Harrera elkarteko kidea izango da hizlarietako bat. Harrera elkartea 2012an sortu zen, espetxean eta erbestean izandako pertsonei gizarteratzen laguntzeko asmoz. Bestea, berriz, Michael Culbert izango da. Coiste na n-Iarchimí elkarteko kidea da, eta helburu berarekin lan egiten dute Irlandako preso ohi errepublikarrekin.

Hitzaldia Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan izango da, 18:00etatik aurrera. Bertara joan nahi dutenek, aldez aurretik eman beharko dute izena, e-posta bidez.

Ez da inguruan egingo duten jarduera bakarra izango. Irungo Ficoba erakustazokan ere gai horri helduko diote, hilaren 26an eta 27an.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Hitza gurea da

 

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend