Antonio Prior omenduko du Pikoketa Errepublikazaleen Elkarteak

Ibarguren, Sanchez, Prior eta Elizondok Demoarsoren giza katearekin bat egin dute.

Prior txapela jantzita Demoarsok Oarsoaldean antolatutako giza kateari babesa ematen 2016ko azaroan.

Antonio Prior errepublikazalea zena omenduko du Pikoketa Oarsoaldeko Errepublikazaleen Elkarteak hilaren 28an, igandea. Prior 92 urterekin zendu zen pasa den abenduaren 14an. Pikoketan izango da ekitaldia 12:00etan hasita. Bertaratzea errazagoa egite aldera,  autobusa antolatu dute. Zumarditik irtengo da 11:30etan eta Oiartzunen ere geldituko da. Itzulera ekitaldia amaituta egingo dute, 14:00ak aldera.Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute eta horretarako, 943 44 96 84 telefono zenbakira deitu behar dute astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara.

1925eko abenduaren 10ean jaioa, Primo de Riveraren diktadura betean, errepublikaren aldeko itxaropena sortzen ikusi zuen txikitatik. Azkar itzali zen esperantza hori, ordea, altxamendu faxistarekin. Beste milaka haurren modura, La Habanan ontziratu eta Sobiet Batasunera eraman zuten Prior 1937an. 20 urte eman zituen han, eta bertan ezagutu zuen Luisa. Bi haur izan zituzten.

1956an itzuli zen eta 1959an behin betiko finkatu zuen bizitokia Errenterian. PCE Espainiako alderdi komunistako militantea, 1962an Meliton Manzanasek atxilotu eta espetxeratu egin zuen Prior. Bizitza gogorra Priorrek izan duena, justizia soziala, berdintasuna eta adiskidetasuneri estuki lotutakoa.

Demoarsok 2016ko azaroaren 6an egin zuen giza katearekin bat egin zuen Priorrek eta erabakitzeko eskubidearen alde. Argazkian, Conchi Sanchez errepublikazalea eta eta Izaro Ibarguren eta Anatz Elizondo gazteekin batera azalatzen da Errenteria-Oreretako Zumardian galdeketarako ontzia eta bozka eskutan dutela. Argazkia egiteko unean, 2016an, errepublikaren alde borrokan jarraitzen zuela esan zuen Priorrek.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend