Birziklatzeari buruzko kanpainak otsailaren 2ra arte iraungo du

Hondakinei buruzko informazio eta sentsibilizazio kanpaina egiten jarraituko dute, goiz eta arratsaldez, herriko bederatzi puntutan
edukiontziak

Edukiontzi guneen inguruan egongo dira informatzen.

Oarsoaldea Garapen Agentziak hondakinei buruzko sentsibilizazio eta informazio kanpaina hasi zuen Lezon, hilaren 9an. Helburua, herritarren ohituretan eragitea da, eta lan horretan jarraituko dute otsailaren 2ra arte.

Goiz eta arratsaldez, launa orduz, herritarrak informatzen ariko dira teknikari eta informatzaileak. Horrela, herritarren zalantzak argituko dituzte, landa eremuko zein herriguneko edukiontzien inguruan. Zehazki, toki hauetan egongo dira: Guillermo Lazon kalean (posta bulegoan); Zubitxo kalean (Txerrimuñon eta Tomas Garbizu Musika Eskolan); Arretxene kalean; Lobaton; Auñamendi kalean (Lizeotik hurbil); Karmen jatetxearen inguruan; Errekaldeko ekarpen gunean eta Perreneko ekarpen gunean.

Merkatari eta ostalariekin ere lanean ari dira, eta elkarteekin aldez aurretik bildu dira. Horrez gain, industriaguneetako enpresak egoera ere aztertzen ari dira, bertan dauden enpresen edukiontzi puntuei eta isurketa guneei erreparatuta.

Maiatzean bueltatuko dira toki berberetara. Errepaso azkar bat egingo dutela iragarri dute, zein eragin izan duten ikusteko.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend