Pasaiako portua Cruise Europe erakundeko kide da

SeaCloud_II_

Iaz Pasaian eskala egin zuen bidaiari ontzietako bat, luxuzkoa.

Pasaiako Portuko Agintaritzak Cruise Europe erakundeko kide  egin dela iragarri du. Europako ipar eta mendebaldeko portuetako (Atlantiar eta Baltikoko portuak) gurutzaontzien industriaren hobekuntzarako lan egiten duen elkartea da, portuak jakinarazi duenez.

Zehaztu dutenez, 100 portu baino gehiago dira gaur egun Cruise Europe elkarteko kide, guztiak turisten itsas bidaiak erakartzeko helburuz, eta hori bera da Portu Agintaritzaren helburua: “Gurutzaontzientzat bidaia erakargarriak osatzea”.

Cruise Europe elkartearen xedea, bestalde, bere kideen interes komunak sustatzea da, “guztientzat erakargarri izan daitekeen produktu turistikoak osatu, iragarri eta saltzea”. Horretarako, bidaiari ontzien gaineko informazioa jaso eta elkarteko kideen artean partekatzen du.

Pasaia, apostua

Portu Agintaritzak emandako datuen arabera, 2016. urtean  576 bidaiari igaro ziren badiatik, hiru eskalatan. Kopurua iaz hirukoiztu egin dela nabarmendu dute. 2017an, 1350 bidaiari baino gehiago iritsi ziren Pasaiara, bederatzi eskalatan.

Itsas bidaiak gorako bilakaera izaten ari dira azken urteotan, eta horretaz jabetuta, Pasaiako Portua bertako erakundeekin elkarlanean ari da gurutzaontziak Pasaiara erakartzeko.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend