Musika ekoizpen ikastarorako matrikula epea zabaldu dute

Garazi Lopez Etxezarreta, Asier Lopez Iraola, eta Jokin Sukuntza.

Garazi Lopez Etxezarreta, Asier Lopez Iraola, eta Jokin Sukuntza, iaz, ikastaroa aurkezteko egindako agerraldian.

Errenteria Musikalek Musika Ekoizpen ikastaroa hasiko du otsailean, eta matrikula epea zabaldu du. Ikastaroak lau hilabeteko iraupena izango du, eta parte hartzaileek rap abesti baten oinarria ekoizten, DJ saio bat prestatzen, maketa bat grabatzen edo soinu banda bat sortzen ikasiko dute. Aurretik ez da musika ezagupenik izan behar. 14 eta 29 urte arteko gazteei zuzenduta dago bereziki ikastaroa, baina nahi duen orok eman dezake izena. Horretarako, hilaren 22tik otsailaren 2ra bitartean joan beharko dute Errenteria Musikalen egoitzara.

Ikastaroak 90 euro balio ditu, eta informazio gehiago behar izanez gero, 943 44 96 33 telefono zenbakira dei dezakete interesdunek.

Iazko irailean antolatu zuten lehenengoz ikastaroa, teknologia berriek egungo gizartean hartu duten garrantziari, eta hainbat ikasleen eskaerei erreparatuta.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend