Pasaiako EH Bildu: “Ez dugu onartuko Izaskun Gomezek pasaitarroi adarra jotzea”

EuskoTren, ehbildu

Mikel Garcia Peñil, Haritz Perez eta Migel Mari Torrea, Antxoko trenbidearen lurperatzea eskatzeko egin zuten agerraldian.

Pasaiako EH Bilduk gogor gaitzetsi ditu lehengo astean Pasaiako alkateak Antxoko trenbidearen gainean egindako adierazpenak. Trenbidea lurperatzea udalarentzako “lehentasun estrategikoa” dela adierazi zuen Izaskun Gomezek, baina koalizio abertzaleak alkatea gezurretan ari dela uste du.

“Pasa den astean egin zituen adierazpenen helburua herritarren aurrean ondo gelditzea zen, eta EAJrekin duen argazki lehiaketan aurrea hartzea, ez besterik”, salatu du koalizio abertzaleak. Izan ere, EH Bilduren arabera,  Izaskun Gomezek 2015. urtearen bukaeratik daki Eusko Jaurlaritzak lehentasuna emango ziola Donostiako pasanteari Antxoko trenbidearen lurperatzearen kaltetan, nahiz eta  2016ko urriaren 23ko plenoan koalizio abertzalearen galderei erantzunez “berri ofizialik ez”  zutela adierazi.

Horrez gain, 2017 osoan Pasaiako Udaleko Hirigintza Batzordean ez dela gaia aztertu salatu dute.

EH Bilduk orain baino lehen adierazi izan du Donostiako pasanteari baino Altza – Pasaia – Galtzaraborda arteko trenbidea berritzeko egitasmoari lehentasuna eman beharko litzaiokeela. Horregatik, alkatearen jarrera aldaketa zintzoa balitz, “bidean topo” egingo dutela iragarri dute. Bien bitartean, bain,a “pasaitarren bizi-kalitatearen alde lanean” jarraituko dutela  gaineratu dute.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend