Hiru zinegotziren dedikazio partzialak aztertuko ditu plenoak

Lezoko udaletxea

Ostegunean 19:30ean izango da ohiko osoko bilkura.

Ohiko osoko bilkura egingo dute ostegunean Lezon. Zortzi puntu ditu gai ordenak eta 19:30ean hasita, besteak beste, hiru zinegotziren dedikazio partzialak eta erretribuzioak onartzea aztertuko du plenoak. Udal langileen lanpostuen zerrendaren aldaketa bat egingo dute, eta bake epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko prozedura hasteko diktamina. Udal kontu hartzaileak, bestalde, 2017ko lau hilerokoaren gaineko txostenen berri emango du.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend