Martxoaren 8ko greba deialdia aztertuko dute larunbatean

Oarsoaldeko Asanblada Feministak deituta, larunbatean elkartuko dira Elorsoro kiroldegian
greba feminista

Martxoaren 8an aldarrikapena nagusituko da.

Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, mundu mailan greba feminista egiteko deialdia egin dute. Euskal Herriko mugimendu feministak ere bat egingo du deialdi horrekin, eta herriz herri —edo eskualdez eskualde— lantzen hasiko dira, esparru bakoitzaren errealitatearen arabera.

Oarsoaldeko Asanblada Feministak datorren larunbatean jarri du hitzordua, greba feminista hori lantzeko, eta zer egin erabakitzeko. Lau alorretan banatuta dago greba, eta zein modutan eragitea pentsatuko dute horietako bakoitzean: lan greba; kontsumo greba; zaintza greba eta ikasle greba.

Horiek guztiak aztertzeko, Oiartzunen elkartuko dira, datorren larunbatean, hilak 27. Elorsoro kiroldegiko bilera gelan elkartuko dira, 10:00etatik 12:00etara.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend