Lehenik eta behin, geltoki parean Adif-ek duen biltegia eraitsiko dute. Urtebeteko epean amaituta izango dela pasabide berria jakinarazi du Adif-ek.
Aspaldikoa da herritarrek egindako lur azpiko pasabidearen eskaera.
Bihar hasiko dituzte lanak
Renferen Lezo-Errenteria geltokian lur azpiko pasabidea eraikitzeko. Hala jakinarazi du Adifek gaur helarazi duen prentsa ohar bidez. 2,1 miloi euro inbertituko ditu irisgarritasuna hobetzeko, eta gaur egungo lur azaleko pasabidea bertan behera utzita, lur azpikoa jarriko dute. Eskailerak eta igogailuak jarriko ditu, halaber, mugikortasun arazoak dituzten erabiltzaileei erantzuteko.
Lehenik eta behin, geltoki parean Adif-ek duen
biltegia eraitsiko dute. Joan den ostiralean erortzen hasi zen eraikina, eta lehen lanak horri begira egingo dituzte. Tragsa SA enpresak egingo ditu lanak. Urtebeteko epean amaituta izango dela pasabide berria jakinarazi du Adif-ek.