Carmen Becerraren kontzertua, gitarra zikloarekin bukatzeko

Maria Magdalenaren Lagunek kontzertua antolatu dute, igande eguerdirako
carmen becerra

Carmen Becerraren gitarraren doinuek beteko dute Magdalenaren basilika.

Maria Magdalenaren Lagunak kultur elkarteak bi kontzertu programatu zituen hilabete honetarako. Lehena, hilaren 13an izan zen, basilikan, Unai Insausti gitarristarekin. Emanaldi arrakastatsua izan zen. Bigarrena hala izatea ere espero dute.

Beste gitarrista bat gonbidatu dute, gitarraren zikloa ixteko: Carmen Becerra. Kataluniarrak etzi emango du kontzertua, Maria Magdalenaren basilikan. Gazte izanagatik —1976an jaio zen—, ibilbide luzea egin du Tarragonakoak; 1990ean lortu zuen dituen sarietatik lehenengoa.

Kontzertuaren antolatzaileek ziurtatu dute Becerrak indarra, sentimendua eta bizitzeko grina adierazten dituela kontzertuetan. Hori hala den ala ez jakiteko, igandean basilikara hurbiltzea besterik ez du bihar, igandean, 12:00etan.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Hitza gurea da

 

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend