Kale garbiketa indartzea eskatu du PSE-EEk

pse-ee, garbiketa

Aiako Harrian bidegorria konpondu dute, baina PSE-EEren arabera egin diren txukuntze lanak ez dira nahiko. Argazkiak: PSE-EE.

Udalerriko hainbat kaleen egoerarengatik kezka agertu du Errenteriako PSE-EEk. Salatu duenez, “herriko hainbat gune hondatzen” ari dira, eta udala ez dagoela behar bezala erantzuten ari  iritzi dio. Ondorioz, herritarren kexak gero eta gehiago direla gaineratu du sozialisten bozeramaile Jose Angel Rodriguezek, eta udala kexa horiek erantzuteko “jarrera proaktiborik ez” duela gaineratu du.

Horrez gian, zonalde berdeek tentuz zaintzeko eskatu du “herritarren aisialdirako gune” ez ezik “Errenteriako birika” direlako.

Pintaketa eta pankartekin kezka berezia agertu du PSE-EEk, “edozein bazterretan” topa daitezkeelako kexu, eta  Lehendakari Agirre plazaren kasua nabarmendu du, bereziki larria iruditzen zaiolako Orereta Ikastolaren eraikinaren egoera: “Bereziki lazgarria da, ez delako garbiketa kontu huts bat. Adin txikikoak biltzen dituen gune bat da eta despolitizatua eta baldintza bikainetan egon beharko luke”. Gai honetan, Udal Gobernu Taldea udal ordenantza urratzen ari dela salatu du PSE-EEk.

Udalerriaren egoera “asko hobetu” daitekeela iritzi dio alderdi sozialistak, batez ere, auzoetakoa, zentroa baino gutxiago zaintzen direla gaineratuta.

Salatutakoen adibide, Aiako Harria kalea aipatu du PSE-EEk. Sozialisten arabera sei urte pasatu dira beraiek eta bizilagunek hainbatetan salatu duten zonaldearen konponketarako.

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend