Oiartzungo kirol taldeen asteburuko agenda (2018-01-26)

Oiartzungo taldeek bi derbi jokatuko dituzte asteburuan; erregional mailako nesken taldeak eta areto futboleko Miren Tabernak
oiartzun.allerru

Allerru eta Oiartzunek Lezon irailean jokatu zuten partidaren irudia. Igandean berriro neurtuko dira.

Asteburua iritsi da, eta horrekin batera, kirol taldeen partidak. Oiartzungo bi taldek eskualdeko bi derbi jokatuko dituzte. Alde batetik, nesken erregional mailako taldeak Allerruren bisita jasoko du igandean. Bestetik, Miren Taberna areto futbol taldea Lezon ariko da gaur gauean, Gaintxuren kontra.

Gainontzeko partidei dagokienez, Saskilagunek hamargarren partida jarraian irabazi nahi dute, eta bi futbol talde nagusiek etxetik kanpo bilatuko dute garaipena. Kirol partiden abstinentzia sindromea apaldu nahi duen horrek, gaur du aukera: Power Rangersek Elorsoron jokatuko du, arratsean.

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila

  • Pauldarrak-Oiartzun: bihar, 18:00etan, Barakaldoko Serralta futbol zelaian.

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Real Union B-Oiartzun: etzi, 12:30ean, Irungo Gal futbol zelai txikian.

Emakumeen Euskal Liga

  • Arizmendi Leintz-Oiartzun B: etzi, 16:00etan, Arrasateko Mojategi futbol zelaian.

Gizonen Erregional Preferentea

  • Billabona KE-Oiartzun B: bihar, 17:45ean, Arratzain futbol zelaian.

Emakumeen Erregional Maila. Gipuzkoako Kopa

  • Oiartzun-Allerru: etzi, 17:30ean, Karla Lekuonako zelai txikian.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzun-Egarri Taberna: bihar, 17:00etan, Elorsoro kiroldegian.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Gaintxu-Miren Taberna: gaur, 21:40an, Lezoko Bekoerrota kiroldegian.
  • Power Rangers-Laskorain: gaur, 20:30ean, Elorsoro kiroldegian.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • AIB-Oiartzungo Saskilagunak: bihar, 120:00etan, Irungo Azken Portu kiroldegian.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend