Udalak gezurtatu du Gillermo Lazon kaleko konposta gunea kendu duenik

lezo.andreone.konpostagunea

Andreoneko konposta gunea, Lezon.

Lezoko Udalak Lazon kaleko konposta gunea ez dutela kenduko adierazi, du, atzo HITZAk zabaldutako informazio gezurtatuz. Udaleko iturriek zehaztu dutenez, “egokiagoa den eremu berri batean” kokatuko dute gunea, baina mantenduko dutela ziurtatu dute.

Horrez gain, Andreoneko gunean egin bezala, Arretxenen ere konpostagailu handiak jartzeko asmoa dutela iragarri dute eta gaineratu dute “herritarren behar eta eskariei erantzunaz, udalak birziklapenaren eta auzo-konpostaren alde lanean jarraitzekoa asmoa duela”.

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend