Arraunak gora Jose Mari Sistiaga ‘Porrito’ zenaren omenez

Porritori omenaldia

Donibaneko Arraun elkartearen sortzaile eta lehen presidentea izan zen Jose Mari Sistiaga. Argazkia: Josu. Z.

Bi batel estropada lehiatu dira asteburuan Pasaian, eta bietan sendo agertu da Koxtape. Bi jardunaldietan irabazi dute kategoria nagusietan, eta baita kadete mutil eta gazte mailako nesken kategorian.

Haurren kategorian tolosarrak izan dira nagusi neska zein mutiletan, eta kadete nesketan Oriok irabazi du bi jardunaldietan. Mutil gazteetan Getariak irabazi du estropada larunbata eta igandean.

Jose Mari Sistiagaren omenez

Koxtapek antolatu ditu bi estropadak, Gipuzkoako Batel Ligako bigarren eta hirugarren jardunaldiak, hurrenez hurren. Asteburuko zita pasa den astean zendutako Jose Mari Sistiaga ‘Porrito’ omentzeko baliatu zuen klubak. Donibaneko arraun elkartearen sortzaileetako bat eta lehen presidentea izan zen Sistiaga, 1965. urtean.

Illunbe Trintxerpe Arraun Elkarteko arraunlari eta kolaboratzailea  izan zen baita ere Sistiaga.

Larunbateko sailkapena

Igandeko sailkapena

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Hitza gurea da

 

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend