Gol egarria asebete du Oiartzun KE-ko areto futbol taldeak

Hemezortzi gol sartu dituzte oiartzuarrek; eurak eta Power Rangers izan dira irabazi duten talde bakarrak
Oiartzun Areto Futbol Taldea

Elorsoroko kantxak zortea eman die asteburu honetan bertan jokatu dutenei.

Garai batean, tabernetan, hemezortzi hitza erabiltzea ohikoa zen, garagardo mota zehatz bat eskatu, eta egarria asetzeko. Pasa den larunbatean, Oiartzun Kirol Elkarteko areto futbol taldeko jokalariek ere, beren gol egarria asebete zuten, Villabonako Egarri Taberna taldearen atea hemezortzi aldiz zulatuz. Garaipen horrekin zazpigarren postura igo dira oiartzuarrak.

Fin ibili den beste taldea Power Rangers izan da. Elorsoron jokatu zuten ostiral gauean, eta Laskorain gainditu zuten, gol bateko aldeagatik. Bitxikeria bezala, Jonik laugarren partidaz jarraian sartu zuen bere taldearen lehenengo gola. Goranzko joeran dira Elorsorokoak.

Futbol talde nagusiek etxetik kanpo galdu zuten, eta Saskilagunek, aldiz, ezin izan zuten hamargarren garaipena jarraian lortu.

Oiartzuarren eta lezoarren arteko bi derbi jokatu dira asteburu honetan, nesken Erregionaleko Kopan eta areto futbolean. Bietan unibertsitatekoak nagusitu dira.

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila

  • Pauldarrak-Oiartzun: 2-0.

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Real Union B-Oiartzun: 1-0.

Emakumeen Euskal Liga

  • Arizmendi Leintz-Oiartzun B: 3-3.

Gizonen Erregional Preferentea

  • Billabona KE-Oiartzun B: 0-0.

Emakumeen Erregional Maila. Gipuzkoako Kopa

  • Oiartzun-Allerru: 0-2.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzun-Egarri Taberna: 18-1.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Gaintxu-Miren Taberna: 6-4.
  • Power Rangers-Laskorain: 4-3.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • AIB-Oiartzungo Saskilagunak: 48-43.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend