Herriko eragile eta erakundeentzako 2018ko diru partidak, urteko lehen plenoan

Asteazken arratsaldean egingo dute urtarrilari dagokion lehenengo udalbatzarra; hamalau puntu jorratuko dituzte bertan

urriko ohiko plenoa oiartzun

Hilabeteko azkeneko asteazkena izango da etzi, eta hileroko legez, Oiartzungo Udalbatza elkartuko da. Urteko lehen plenoan hamalau puntu jorratuko dituzte, gehienak herriko elkarte eta erakundeei eman beharreko laguntza ekonomikoei buruzkoak.

Horrela, aurten Arraztalori, Udal Ikastola Partzuergoari, kirol taldeei, Haurtzaro Ikastolari, Soinueneari eta Luberriri eskaini beharreko partidak aztertuko dituzte. Ez dira, ordea, gai bakarrak izango. Estekan sakatuta ikus daitezke gai zerrendako puntu guztiak.

Plenoa udaletxeko batzar aretoan izango da, 19:00etan hasita.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend