Oiartzuarrak, pistako nagusiak

Ekhiñe Rivas eta Beñat Felipe Junior mailako Gipuzkoako txapelketetan nagusitu dira pasa berri den asteburuan
iriondo jimenez felipe rivas isasa

Iriondo, Jimenez, Felipe, Rivas eta Isasa.

Pasa den larunbatean jokatu zituzten Gipuzkoako pistako txirrindularitzako txapelketak. Donostiako Antonio Elorza Belodromoan jokatu zituzten txapelketak, egun osoan zehar, eta Junior Mailan, neska eta mutiletan, oiartzuarrak gailendu ziren. Ekhiñe Rivas eta Beñat Felipe izan ziren nagusi, eurak ibili ziren txapelketako lau probetan erregularren (scratch, tempo, eliminazioa eta puntuaketa).

Rivasek iazko txapela mantentzea lortu zuen, eta Felipek, berriz, 2017an kadeteetan lortutako laugarren postua hobetu zuen.

Bi txirrindulariak Errenteria-Oreretako Augar Laguntasuna txirrindulari elkartean aritzen dira. Gipuzkoako Ligan ere txukun aritu dira. Rivasek ezin izan du iazko garaipena berritu, baina bigarren bukatu du sailkapenean, 198 punturekin. Gipuzkoa Ogi Berriko Arantxa Lopetegi gailendu da, oiartzuarrak baino zortzi puntu gehiago poltsikoratuta. Felipek, berriz, zazpigarren bukatu du bere mailan.

Gainontzekoen emaitzak

Rivas eta Felipe ez ziren ongi aritu ziren oiartzuar bakarrak izan. Kattalin Iriondo Allerru taldeko txirrindularia bigarren izan zen kadeteetan. Junior Mailan, Feliperen atzetik, bere talde eta herrikide Ekain Jimenez geratu zen. Azkenik, Open Mailan lehiatu den Xabier Isasak brontzezko domina lortu zuen.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend