Pasaiako udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Culturmar elkartearekin

Galizia, Itsas Festibala

Galizian izan da asteburuan Izaskun Gomez, turismo diputatu Mate Cruzadorekin batera.

Pasaiako I. Itsas Festibala antolatzeko lanak aurrera jarraitzen du. Pasaiako alkatea eta festibala sostengatzen duten elkarte eta erakundeetako ordezkariak, Galizian izan dira asteburuan, Culturmar elkartearekin hitzarmena sinatzen. Izan ere, Galizia izango baita itsas festibalean ohorezko gonbidatua, festibalaren antolatzaileek azaldu dutenez, bi arrazoi nagusiengatik: “Han itsas ondareak duen garrantziagatik eta galiziar eta Euskal Herriaren artean dagoen lotura estuagatik”.

Izaskun Gomezek Galizian eman duen hitzaldian, “pasaitarren eta galiziarren arteko elkartasun lotura sakona” nabarmendu du. “XX. mendearen bigarren erdian arrantza-industriaren garapenarekin batera, galiziar langile andana” udalerrira etorri zirela gogorarazi zuen alkateak eta  haien ekarpena goraipatu zuen: “Langile kualifikatuak ziren, aberastasuna eman zioten Pasaiari, eta elkarbizitza lotura sakona ezarri zuten bertako bizilagunekin”.

Culturmar elkarteari aitortza

Galizia ohorezko gonbidatua izanda Pasaiako Itsas Festibalaren antolakuntzak, bide batez, aitortza bat gin nahi izan dio Culturmar  elkarteari “itsas-ondarearen zabalkundean egiten ari den lanagatik, eta kultura ekitaldi handietan duen ibilbideagatik”.

Honenbestez, Culturmar elkarteak presentzia berezia izango du maiatzaren 17tik 21era Pasaian, eta gutxienez hamar ontzi ekarriko dituzte badiara.

Horrez gain, galiziarrek, bestelako jarduerak  antolatuko dituzte: Galiziako itsas lanbide eta ohiturekin lotutako tailerrak, eskulan tailerrak, erakusketak; gastronomia…

Izena ezagutzera eman ez duten arren,  musika tradizionala sortzen duen  talde galiziar bat egongo dela iragarri dute baita ere.

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Hitza gurea da

 

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend