Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko azken eguna, otsailaren 12a

Ura eta estolderiaren tasa ordaindu behar dute errenteriarrek, otsailaren 12a baino lehen.

Ura eta estolderiaren tasa ordaindu behar dute errenteriarrek, otsailaren 12a baino lehen.

Ur hornidura eta estolderia zerbitzuagatik tasa ordaintzeko 15 eguneko epea gelditzen dela gogorarazi du udalak. Borondatezko epea otsailaren 12an amaituko da, eta helbideratutako ordainagiriak, epearen azken egunean kobratuko dituzte. Ordainagiria helbideratu gabe duten zergadunek, beren ordainketak entitate laguntzaileetan egin ditzakete, aurretik aipatutako epea amaitu aurretik. behin epea amaituta ordaindu ez dutenek `premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo diola udalak jakinarazi du, eta ordaindu ez diren kuotak, epe exekutiboari dagozkion errekarguekin kobratuko direla, baita atzerapen korrituak eta sortzen diren ekintzen gastuak ere.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend