Hondakin gutxiago sortzeko tailerra egingo dute ostegunean

Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatuta, tailerra egingo dute Saldise plazako azoka txikian, kalitatea eta kantitatea hobetzeko
lezo azoka

Karlos Saldise plazan jartzen den azokan ariko dira informatzen.

Hondakinen kalitatea hobetu eta kantitatea murrizteko asmoarekin, Oarsoaldea Garapen Agentziak informazio eta sentsibilizazio lanak egiten jarraitzen du. Datorren ostegunean, otsailak 1, tailerra antolatu du, Karlos Saldise plazan ostegunero egiten den merkatu txikia aprobetxatuz.

Hiru erakustaldi egingo dituzte, honako orduetan: 10:45ean, 11:30ean eta 12:15ean. Lezoarrei hainbat aholku emango dizkiete, eguneroko erosketetan hondakinetan aurrezteko irizpideak emanez: tupper edo potoak erabiltzea; plastikozko poltsa gutxiago erabiltzea; edo poltsa horiek berak berrerabiltzea. Mahai bat jarriko dute informazioa ematen dutenek, eta bestelako zalantzarik baldin badago, bertara joan daiteke galdetzera.

Informazio eta sentsibilitate kanpaina datorren ostiralean, otsailak 2, bukatuko da. Bitarte horretan, bi ingurumen teknikari eta sei informatzaile edukiontzi gune inguruetan ibiliko dira, herritarrak informatzen.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend