Kultur lokal berria itxura hartzen hasi da

kultur.lokala

Langileak, lokalaren barnealdeari forma ematen.

Langileak jada Kale Nagusiko kultur lokal berria atontzen hasi dira. Hasierako lanak dira, baina itxura hartzen ari da aretoa. Hamabost asteko epea izango du esleipenez lanak egiteko ardura duen enpresak den-dena egiteko. Hau da, apirilerako lokala erabat berritua egongo da.

Obraren ezaugarrien artean dago lokalaren altuera baliatuko dutela espazio ezberdinak sortzeko, tartean, herriko kultur eragileentzako —arte eszenikoetan dabiltzanak batik bat— biltegiak eta entsegurako eremuak. Hala, beheko solairuan, zoru ezberdinak jarriko dituzte jarduerak era egokian egin ditzaten kultur eragileek. Komunak, instalazio elektriko eguneratua —LED erako argiekin— eta bestelako zerbitzuak izango ditu.

Udalak herriko kultur eragileekin adostu du gunearen espazioa nola antolatu. Aldi berean, aretoarekin, udalaren asmoa da Kale Nagusiari bizitza handiagoa ematea, Lezoko sortzaileei espazio berria eskaintzeaz gain.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend