Larre Planeko bilera egingo dute datorren larunbatean, ganaduzaleekin

Iaz egindako lanaren azalpena emango diete, baita aurtengo lan proposamenen berri ere
pagolarre

Pagolarre ingurua garbitu zuten iaz.

Oiartzungo ganaduzaleek zita dute datorren larunbatean, otsailak 3. Larre Planarekin lotutako urteroko bilera egingo dute, iaz egindako lanen aurkezpena egiteko, eta aurten egingo diren lanen proposamenak jakinarazteko. Horien berri emango dute Oiartzungo Udaleko ordezkariek, aldundikoek eta Oiartzungo Ganaduzaleen Elkartekoek.

Gainera, ganaduzaleen elkartearen estatutuak aldatuko dituzte, eta kide bakoitzak bere ekarpena egin dezake. 11:00etan jarri dute hitzordua.

162 hektareatan lanean

Larre Plana mendi publikoak garbitu eta mantentzeko helburua duen egitasmoa da. Iaz Ergoien eta Karrikako 162 hektareatako iratzea eta otea moztu zituzten. Eremu hauetan izan zen: Urmendi, Pagolarre, Bianditz, Zaria, Oianleku eta Kauso. Urmendi eta Pikoketan 2016an egin zituzten garbiketak, eta, ondorioz, mantenu lanak egin zituzten iaz. Pagolarre izan da 2017an garbitu zuten eremua.

Horrez gain, iaz ere bai, Artikutzako itxitura konpondu zuten abeltzainek. Bestalde, ganaduzaleak eurak kezkatuta daude pasa den udazkenean eragin zituzten kalteengatik. Horregatik, udalak neurriak hartzeko eskatu zion aldundiari.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Hitza gurea da

 

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend