Trapukoplekin hasiko du inauteri aroa Lezoko musika eskolak

lezo.musikaeskola

Musika eskolako kideak, Trapujaleren epaiketako artxiboko irudian.

Tomas Garbizu Lezoko Udaleko Musika Eskolak (TGLUME) hainbat jarduera antolatu ditu inauteriei, eta aurrekoei begira. Herriari ekarpena egingo dio berriz ere musika eskolak.

Eskolaren ekitaldien zerrendako lehena igandean (otsailakj 4) egingo dute. 18:00etan, musika eskola bertatik abiatuta, Santa Ageda bezperako Trapukoplak kalejira egingo dute herritik zehar TGLUMEko taldeek, Aiton Bordako abesbatzak lagunduta. Koplak esteka honetan sakatuz ikus daitezke (PDF bat da).

Inauterien aroa otsailaren 8an, Ostegunzurin hasiko dute. Izan ere 19:30ean Trapujaleren jaitsieran egongo baitira musika eskolako kideak. Hurrengo egunean, Ostiralorin (otsailak 9), Zirikuen kalejirari ekingo diote 17:00etan hasita. Eta Lezoko inauterien azken egunean, Asteartebeltzen (otsailak 13), Trapujaleren epaiketaren partaide aktibo izango dira, Gurutze Santuaren plazan.

Musika eskolako kideek herritarrei dei egin diete ekitaldi horietan parte hartzeko.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend