Herriko zazpi herribide konponduko dituzte datozen hilabeteetan

Aste honetan bertan hasi dira eraberritze lanekin, Elizalde auzoko Iturburu bidean
oiartzun herribideak konponketa

Elorrondo kalea izango da konponduko duten herribideetako bat [Google].

Oiartzungo Udalak adierazi duenez, udaerriko zazpi herribide konponduko ditu datozen hiru hilabeteetan. Sei auzotan banatuta daude bide horiek. Obrak egiten hasi diren lehen herribidea Elizalden dago. Zehazki, Itturburukoa da.

Ondoren eraberrituko dituzten bideak honakoak dira, auzoka alfabetikoki ordenatuta:

  • Ergoien: Luberri-berri eta Elorrondoko herribideak.
  • Gurutze: Andrearriaga.
  • Karrika: Gainzabal.
  • Iturriotz: Otsakane.
  • Ugaldetxo: Larraburu.

Bide horietan hondatuta dauden zatiak konponduko dituzte, eta inbertsio osoa 120.000 eurokoa izango da. Hiru hilabete barru bukatuko dituzte lanak.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend