Lurra esnatzera aterako dira

santa ageda

Foru Plazan elkartuko dira bi segizioak aurten ere.

Datorren igandean, otsailaren 4an, Santa Ageda egunaren bezperan santa eskean irtengo dira Xenpelar Bertso Eskola, lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea eta Xenpelar AEK Euskaltegiaren eskutik. Lurra esnatuko dute, tradizioak agintzen duen moduan, egunak luzatzen hasi direla ospatu eta udaberriaren etorrera eskatzeko makilak astindu eta koplak abestuz. Azken entsegua egiteko 18:00etan bilduko dira igandean bertan Arkaitza tabernan, eta bertatik abiatuko dira 18:10ean, eta Xenpelarren omenezko eskulturan egingo dute lehen geldialdia, Ereintzako koplariekin elkartu eta  Nere Mujika omentzeko.

Bertatik Landare, gailur eta sindikato tabernetara joango dira. Josu Berra izango da zuzendaria eta Manex Mujika eta Haritz Casabal bertsolariak arituko dira. Trikitilariak ere izango dituzte lagun.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend