Beloaga gazteluari buruzko dokumentala salgai jarri dute

Urrats liburudendan eskura daiteke, USB edo DVD formatuan; pasa den abenduan estreinatu zuten
Beloaga gaztelua

Beloaga gaztelua Gurutze auzoan dago.

Arkalen zegoen Beloaga gazteluari buruzko dokumentala eskuragarri dago jada. Pasa den abenduan estreinatu zuten, Oiartzunen bertan, eta ikusteko aukera galdu zuenak —edo berriro ikusi nahi duenak—, ikusteko aukera du. Izan ere, Urrats paperdendan (Mendiburu kalea, 12) eros daiteke, DVD edo USB formatuan. Lehenengo euskarrian erosi nahi izanez gero, hamar euroko prezioa izango du. USBan, berriz, hamabostekoa.

Nabarraldek ekoitzi du Beloaga, Arkaleko haitzak dokumentala, Oiartzungo Udalaren diru laguntzarekin. Bertan zegoen gazteluaren historiaren berri ematen du dokumentalak, Nafarroako Erresumaren garaitik —eraiki zen garaia— gaur egun arte.

Ez da Urratsen dagoen eskaintza bakarra. Beñi Agirre hernaniarrak Nabarralderekin argitaratu zuen Gipuzkoako historia nafarra. Euskal Herria osotasunetik liburua ere eros daiteke, hamabost euroren truke.

Bestalde, Oiartzungo Udalak, 2018ko aurrekontuen berri ematean, jakinarazi zuen partida bat bideratuko dutela gaztelua berreskuratzeko lanetarako.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend