Donibaneko adineko baserritarrek doako garraioa izango dute aukeran

Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Pasaiako Udalak sinatu berri duten hitzarmenari esker, Donibaneko adineko baserritarrek doako garraio publikoa erabili ahal izango dute aurrerantzean. Zerbitzu bera martxan dago aurretik Errenteria-Oreretan, Lezon eta Oiartzunen.

Zerbitzua eskualdeko edozein herrira joan eta bertako zerbitzu publiko zein pribatuetara jotzeko erabil daiteke. Medikura joan, erosketak egin, tramiteak… Goizez eskaintzen dute, eta doakoa da.

Zerbitzua erabili ahal izateko bezperan (edo aldez aurretik) gidariari deitu behar zaio, 690 769 466 telefono zenbakira.

 

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend