Herriko eragileentzako 2018ko diru laguntzak zehaztu dituzte

Urteko lehenengo plenoa egin dute, diru ekarpenak emateko; egon da beste gairik
plenoa oiartzun 2018

Udaletxeko pleno aretoa izena ematen dion horretarako erabili zuten atzo.

Urteko lehenengo plenoa egin zuten atzo arratsean, hamalau puntukoa. Oro har, aurtengo diru laguntzak zehaztu zituzten, herriko eragileen artean —arlo askotakoak— banatzeko.

Arraztalo gaixo psikikoen familien elkarteak 53.000 euro jasoko ditu, egiten dituen jarduerak aurrera eraman ahal izateko: baratzeak, kontsumo kooperatiba, material didaktikoa…

Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergora —Urmendiri— 700.000 euro bermatuko dizkiote, 0-3 urte arteko euskarazko eredua eskaintzen jarraitzeko. Haurtzaro Ikastolarekin, berriz, 2021era arte luzatu dute hitzarmena, eta 2018an 446 euro bideratuko dituzte ikasle bakoitzeko.

Kirol taldeak eta museoak

Kirol arloko hamabost eragilek ere jasoko dute aurtengo diru laguntza: Girizia eta Haurtzaro mendi taldeek; Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolak eta Lartaunek, txirrindularitzan; Intxixu Trailek; Mikel Deuna Euskal Makil Jokoa elkarteak; Muturreko Kirolak elkarteak; Oiartzun Kirol Elkarteak; Oarsoaldea Igeriketak; Oiartzungo Saskilagunek; Power Rangersek; Tximeletak; eta, azkenik, pilotako Oiarpe eta Txostek.

Kulturari dagokionez, Soinuenea eta Luberri museotara beste urte batez bideratuko dituzte diru laguntzak. Herri Musikaren Tokoak 87.000 euro jasoko ditu, eta geologia interpretazio zentroak, 63.736 euro.

Diru laguntza horiek guztiak aho batez onartu zituzten, Arraztalorena izan ezik, Jon del Olmo zinegotzia bertako kide baita eta.

Gainontzeko puntuak

Gainontzeko gaiei dagokienez, kirol eremuen kudeaketa, mantenu, garbitasun eta ustiaketan enpresa aldaketa egon da aurten. Aurreko kudeatzaileen kontratuaren bukaera eta bermearen itzulera adostu zuten.

Gainera, hiri garbiketa eta hondakinen bilketaren zerbitzuaren berritzea eta berrikuspena bozkatu zituzten.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend