Oiarperen asteburuko partiden kartelera (2018-02-01)

Oiartzungo pilota elkarteko kirolariek 22 partida jokatuko dituzte asteburuan

pilotaAsteburua ate joka da, eta ondorioz, Oiarpe pilota elkarteko kideek norgehiagokak jokatuko dituzte. Denera 22 partidatan Oiartzungo klubeko kideren bat edo besteren baten izenak agertuko dira.

Etxean jokatuko dituzte partidak bihar arratsaldean izango dira, Madalensoro pilotalekuan. 19:15ean hasiko dira partida horiek. Honakoa izango da biharko eskaintza:

  • Haurren Lehen Mailako eskuz binakako Gipuzkoako txapelketa: Oiartpe 2- Azkoitia.
  • Gazteen Lehen Mailako eskuz binakako Gipuzkoako txapelketa: Oiarpe 1-LAKPE.
  • Gazteen Lehen Mailako eskuz binakako Gipuzkoako txapelketa: Oiarpe 2-Aloña Mendi 2.

Partida guztien ordutegia ikusteko, sakatu esteka honetan.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend