Datorren ostiralean (hilaren 9an) aurkeztuko dituzte konpartsak Galtzaraborda kiroldegian.
Irudi hau errepikatuko da inauterietako larunbatean.
Bihar helduko dira kaldereroak errenteria-Oreretara inauteriak iragartzera, eta ostegunean hasi inauteriak. Aurten berriro errepikatuko dute inauterietako konpartsen desfilea, larunbatean izango da hori, baina aurretik guztiak aurkeztuko dituzte. Hilaren 9an izango da aurkezpena Galtzarabordako kiroldegian 19:30ean, eta bertan izango dira desfilean parte hartuko duten bederatzi konpartsak: Odissey, Eureka, Errenteriako aiton-amonak, Boveda, Showtime, Furius, Euforia, Titanes eta Gaztedi Txiki.
Konpartsen aurkezpena ikusteko sarrera euro batean salduko dute asteazkenean (hilak 7), 09:00etatik aurrera Kulturguneko leihatilan. Pertsona bakoitzak, lau sarrera erostea izango du gehienez.