Donibaneko kantina enkantera atera dute
Hilaren 19ra arteko epea dago eskaerak aurkezteko
Donibaneko Puntetako kantina enkantera atera du Pasaiako Udalak. Interesdunek hilaren 19ra arteko epea dute eskaintzak bidaltzeko, 14:00ak bitartean. Udalak jakinarazi duenez, kontratua bi urterako da, luzatzeko aukerarekin bi aldeek hala adostuz gero. Onuradunak 6.000 euroko kanona ordaindu beharko du urtero, eta lizitatzaileek aipatu kanona hobetzeko aukera izango dute. Ohartarazi dutenez, kantina ezingo da martxoaren 23ra baino beranduago ireki, Aste Santurako zabalik egon behar duelako. Kontratuaren baldintzen gaineko informazio zehatza topa daiteke