Ihoteak hasteko gutxi falta denean, Haurtzaro Ikastolakoek festa handiaren aperitiboa eskaini dute arratsaldean. Eguraldiaren mehatxua zela eta, festa ikastolako frontoian egin behar izan dute. Berdin du: haurrek ederki pasatu ikuskizunarekin. Hori bai, bi txandatan egin behar izan dute: lehendabizi Haur Hezkuntza eta LHko Lehen Mailakoek gozatu dute ikuskizunarekin, eta ondoren gainontzekoek.
Hori bukatuta, ikasleetako asko Beheko Plazako biribilgunera hurbildu dira, handik Done Eztebe plazaraino igotzeko. Danborrak eta soinua ateratzen duten beste gailu batzuk soinean zituztela, erdi dantzan, erdi instrumentua jotzen abiatu dira [behean dago bideoa; kontuz bolumenarekin].
Herriko plaza nagusian azkeneko burrunba sortu ondoren, txokolate beroa —eta biskoteak— jateko aukera izan dute. Indarrak hartu behar dituzte, onena —arratsaldekoa hobetu baldin badaiteke— laster etortzear dago eta.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.