Elizalde Herri Eskolako ikasleak bezala, eguraldia goizean ere ongi portatu da. Zeruari begiratu eta azken orduan erabakita, ikastetxeko haurrek desfilea egin dute zakuak jantzita.
Ikastetxetik atera dira, eta Elorrondo kalean behera abiatu dira, asto, gurdi, traktore eta trikitilariek lagunduta. Elorrondotik ezkerrera egin dutenean, Erriberene kaleko autobus geltokiaren atzean ezkutuan zeuden aurpegia estalita zeuden zakuz jantzitakoak atera dira, haurrak xaxatzera.
Beraiekin batera igo dute Arraskuelarre kaleko aldapa, eta Aialde kalean, Arizmendi-enea etxeko lorategian sartu dira. Segizioa loditu da, etxeko baratzetik atera diren sorginekin. Desfilea plazan bukatu dute, azken egunetan entseatutako dantzekin, ikastetxera bueltatu aurretik. Han gosea berdindu dute, hamaiketakoarekin, eta Elorsoro kiroldegira abiatu dira gero, dantza gehiago egitera. Beraientzako hasi dira ihoteak.
Gaur ateri egon bada ere, eta momentuan erabaki duten arren, aurreikuspenarekin jokatu dute iganderako. Karroxaren desfilea egin beharrean, Elorsoron topatuko dira. Ordua ez da aldatuko; 11:00etan hasiko da festa.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.