Gune historikoan dauden lokalen azterlana egingo dute

Errenteriako gune historikoan dauden eraikinetako beheko solairuen gaineko azterlana egiten ari da udala. RB3 taldeko teknikariak ari dira egiten eta horretarako hainbat datu jaso behar dituzte lokaletan eta atarietan inbentario zehatza egiteko. Hurrengoak dira jaso behar dituzten datuak: tipologia, azalera erabilgarria, garaiera librea, irisgarritasuna, aireztapena, argiztapena, instalazioen egoera, eta kontserbazioa.

Egoera zehatza ezagutzea da azterlanaren helburua, merkataritza biziberritzeari begira. Izan ere, hirigune historikoan itxita dauden Merkataritza Lokalak Biziberritzeko Plana izeneko azterlanaren ondorio den Mugikortasun Planaren barruan horrela dago jasota.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend