Jaizkibelgo errepidea moztuta
Euriteen ondorioz harri handi bat erori da errepidera
Tamainan ikusgarria da erori den harria.
Sekulako harria erori da gaur Jaizkibelgo errepidera, eta ondorioz trafikoa moztuta dago. Azken orduetako eurite mardulek eragin dute luizia.